XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GURE ESKUALDEAN

- Aiherran zapeta-takoin egiteko lantegi bat osoki erre da: su-hiltzaleak ahal bezain laster jin dira, bainan ez dute bizi-tegia baizik salbatu ahal izan.

15 bat langile ari ziren hor eta erran daukate, norbaitekin elgar lagunduz, lanaren aintzina segitzeko manera badutela.

Hobe segurki, bainan makurra makur halere.

- Ainhoko patarrean, bihurgune batean, kamiun batek eta auto batek elgar jo dute.

Autozaina, Jean-Louis Cabannes jauna, Bordaleko ondoan bizi dena.

Berak ez du kolpe handirik bainan bere andrea (68 urte) galdu du errekontru hortan.

- Udatiar bat, Parise aldekoa, ito da Senpereko nazan 15 urte betetzen zituen egunean.

- Mendikotan, oinezko bat, Pierre Hastoy, 52 urte, Gotañekoa, bide hegian zoalarik auto batek jo du eta kolpez hil.

Errekontrua gertatu da bi autok elgar gurutzatzean, batto soberaxko bazterrerat joanik.

- Goraxago aipu dugu Senpereko nazan gertatu itotze bat.

Biharamunean toki berean gisa bereko errekontru bat izan da.

Bezkoiztar aita familiako gazte bat, Michel Oxandaburu, 29 urte, Baionan ari zena lanean, batere funtsik gabe ito da; oren laurden baten buruan uretik ateratu dute gorpuza bainan ordukoz berantegi zen...